Izena eman daiteke KZguneak apirilean eskainiko dituen ikastaroetan

Onintza Lete Arrieta 2024ko mar. 17a, 13:00
Pertsona bat ordenagailua erabiltzen.

Hiru ikastaro eskainiko dituzte; oinarrizkoa, irudi eta bideoari buruzkoa, eta produktibitatea hobetzearen ingurukoa. Izenburuak, berriz, honakoak dira: Smartphoneak eta tabletak. Zure Androida erabiltzen ikasi; Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin; eta Gmail, posta elektronikoa baino gehiago.

Zumaiako KZguneak jakinarazi du apirilean zer ikastaro eskainiko dituen zerbitzu horretako erabiltzaileentzat. Batzuk oinarrizko ezagutzari buruzkoak dira, eta beste batzuk, berriz, zehatzagoak. Ikastaroen izenak honakoak dira: Smartphoneak eta tabletak. Zure Androida erabiltzen ikasi; Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin; eta Gmail, posta elektronikoa baino gehiago

Hiru ikastaroak aurrez aurre egitekoak dira, eta goizez izango dira, 09:00etatik 11:00etara. Gmailari buruzko ikastaroak lau ordu iraungo ditu eta euskaraz izango da; beste biak, berriz, 14 eta 16 orduko ikastaroak dira, eta gaztelaniaz egingo dituzte.

Izena eman nahi duenak edo informazio gehiago eskuratu 943-02 36 92 telefono zenbakira deitu dezake.