Bideo batean laburbildu dute Eguterari buruzko informazioa

Onintza Lete Arrieta 2024ko mar. 17a, 10:26

Energia kooperatibako bazkide egiteko epea zabalik dago, eta bihartik aurrera, aurrez aurre ere eman ahalko da izena, Kofradian zabalduko duten bulegoan.

Asteartean egin zuten Eguterari buruzko saio irekia herritarrekin horiei proiektuari buruzko azalpenak emateko, eta dagoeneko zabalik da energia kooperatiba berrian bazkide egiteko epea. Bihartik aurrera, gainera, aurrez aurre eman ahalko da izena, Kofradian zabalduko duten arreta bulegoan. Zalantzak argitzeko edo informazioa eskuratzeko ere balioko du bulegoak.

Astelehenetik ostegunera egongo da zabalik, 16:00etatik 19:00etara, eta aurrez aurreko arretaz gain, online ere argitu ahal izango dituzte herritarrek beren zalantzak, info@egutera.ekiola.eus posta elektronikora idatzita edo 747 418 647 Whatsapp zenbakira idatzita.

Honako bideoa ere sortu dute, bi minutukoa, proiektua laburbilduz.