Gaurtik indarrean da TAOren tarteko aldia

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 15a, 12:00

Asteburuetan bertakoen guneek eta errotazio altuko zenbait gunek indarrean jarraituko dute. Astean zehar, berriz, neguko aldiko araudia aplikatuko da.

Gaurtik, martxoak 15, indarrean da TAOren tarteko aldia. Ekainaren 14ra arte asteburuetan indarrean egongo dira bertakoen guneak, beraz. Errotazio handiko guneek ere indarrean jarraituko dute, eta, astean zehar, neguko aldiko araudia aplikatuko da.

Txartelen eguneratzea

Udalak jakinarazi du, bestalde, TAOren udako aldia hastearekin batera beharrezkoa izango dela txartela berritzea. Horretarako, erabiltzaileek apirilaren 24a baino lehen etxean jasotako gutuneko ordainagiria ordaindu beharko dute, eta ordainketa egin ondoren jasoko dute txartela etxean, maiatzaren hasieran. 

Datorren urtetik aurrera, gainera, bertakoen txartelen ordainketa helbideratu ahal izango dute herritarrek. Etxean jasotako gutunean helbideratze baimena sinatu beharko dute horretarako. Gero, dokumentu hori udalaren izenean dagoen gutun azalean sartu eta Correosen postontzietara bota, edo udaletxean bertan entregatu daiteke. 

TAOren araudiaren inguruko zalantzarik izanez gero, dokumentu honetara jo daiteke.