'Políticamente incorrectos' eta 'Museoaren zaindariak', asteburuan Aita Marin

Erredakzioa 2024ko mar. 15a, 10:30

Elena Irureta aktore zumaiarra ageri den filma larunbatean, igandean eta astelehenean botako dute. Haurrentzat, berriz, Museoaren zaindariak izango da ikusgai igandean.

Asteburu honetan ere ez da zinema eskaintzarik faltako Zumaian. Bi film botako dituzte Aita Mari aretoan; helduei zuzendurikoa bata, haurrentzako bestea. 

Políticamente incorrectos filmean alderdiak aurrez aurre izango dira datozen hauteskunde orokorretan. Gorrotoek, bete gabeko programek eta debekatutako maitasunek hauteskunde-makineria batean bidaiatuko dute gas eta balaztarik gabe. Larunbatean, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da, 19:30ean.


Museoaren zaindariak filmean, berriz, Vincent katu gaztea Maurice izeneko sagutxo batekin elkartuko da piano zahar batean uholde batetik ihes egiteko. Emanaldia 17:00etan hasiko da.