Bihar da azken eguna udaberriko oporretan haur eta gazteentzat antolatu dituzten irteeretan izena emateko

Erredakzioa 2024ko mar. 14a, 17:00
Haur eta gazteentzat irteerak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak udaberriko oporretarako. (Zumaiako Ludoteka)

Plaza mugatuak dituzte irteerek eta parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik. Bihar izango da horretarako azken eguna.

Gaztelekuak eta Ludotekak udaberriko oporretarako irteerak antolatu dituzte haur eta gazteentzat. Plazak mugatuak izango dira eta bihar izango da horietan izena emateko azken eguna. Antolatzaileek jakinarazi dute, plaza baino jende gehiagok izena emango balu, zozketa egingo litzatekeela. Ondorengoak dira antolatutako txangoak:

Ludoteka
  • Apirilaren 2an (asteartea) LH 4-6 bitarteko haurrak Adunako Zirkuola zirku lantegira joango dira, Gazteguneko kideekin batera.

  • Apirilaren 4an (osteguna) LH 1-3 bitarteko haurrak Tolosako TOPIC txotxongilo museoa bisitatuko dute.

Parte hartu nahi dutenek, bi kasutan, Ludotekan eman beharko dute izena, martxoaren 11tik 15era. Prezioa: 10 euro. 

Gaztegunea

Gazteguneko nerabeek, berriz, hiru txangotara joateko aukera izango dute:

  • Apirilaren 2an (asteartea) Adunako Zirkuola zirku lantegia bisitatuko dute, Ludotekako haurrekin batera. 

  • Apirilaren 3an (asteazkena) Getariako Elkano escape roomera joango dira.

  • Apirilaren 4an (osteguna) Olaberriara joango dira, karting zirkuitura.

Irteera horietan parte hartu nahi duten nerabeek Gaztegunean bertan eman beharko dute izena, martxoaren 17a (igandea) baino lehen.