Stand-up komedia saioa eskainiko dute Esti Curielek eta Maria Blancok gaur

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 14a, 10:00
Esti Curiel aktore zumaiarra arituko da, Maria Blancorekin batera.

Korrika kulturalaren barruan antolaturiko ekintza da, eta Emakumeon Etxean izango da saioa, 18:30ean. 

Hastear da 23. Korrika, eta euskaraz umoreaz eta kulturaz gozatzeko asmoz, umorezko bakarrizketa saioa izango da gaur Emakumeon Etxean. Hain zuzen, Esti Curiel zumaiarra eta Maria Blanco zestoarra arituko dira monologoa egiten, 18:30etik aurrera. 

Stand-upak AEBetan du jatorria, baina euskara ere iritsi da genero honetara. Gero eta ezagunagoa egiten ari da formatu hau Euskal Herrian.