Martxoaren 8az bizipenak eta iritziak partekatuko dituzte gaur

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 13a, 14:30

Herritar guztiak gonbidatu dituzte saioan parte hartzera. Emakumeon Etxean izango da, 18:00etan.

Emakumeen Nazioarteko Eguna igaro berritan, egun horren inguruan hausnartzeko saio irekia egingo dute gaur, asteazkena. Berdintasun Foroak antolatu du bilkura, eta helburua da inguruko hausnarketa eta elkarrizketa sustatzea, baita horrek egungo gizartean duen eragina aztertzea ere. Galdera hauei erantzuten saiatuko dira, besteak beste:

  • Nola ikusten dugu egun hori? Zer sentitzen dugu egun horretan? Zer esaten digu?
  • Greba feministak ba al du eraginik Martxoaren 8an?
  • Emakume eta gizonezkoek nola bizi dute egun hau?
  • Sumatzen al dugu eboluziorik egun honen inguruan?
  • Zure inguruko pertsonek zer diote mugimendu honen inguruan? Ikuspegi desberdinak daude?
  • Martxoaren 8ak badu ondoriorik egunerokotasunean?

Saioa 18:00etan hasiko da Emakumeon Etxean, eta herritar orori zabaldutako bilkura izango dela argitu dute.