Eguteraren arreta bulegoa zabalduko dute gaur zortzi Kofradian

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 11a, 17:30

Proiektuaren inguruko zalantzak argitzeko edota bazkide izateko prozesuan laguntzeko asmoz zabalduko dute bulegoa. Astelehentik ostegunera zabalduko dute, arratsaldez. 

Egutera energia kooperatibaren inguruan herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitu edota proiektuan bazkide egiteko prozesuan laguntza emateko, arreta bulegoa zabalduko dute aurki Kofradian. Bulegoa izango den espazioa antontzen dabiltza azken egunotan, eta hilaren 18an, gaur zortzi, zabalduko dute herritarrentzat. Astelehenetik ostegunera izango da zabalik, 16:00etatik 19:00etara, eta aurrez aurreko arretaz gain, online ere argitu ahal izango dituzte herritarrek beren dudak, info@egutera.ekiola.eus posta elektronikora idatzita edo 747 418 647 Whatsapp zenbakira idatzita.