Gipuzkoako boxeo txapelketako finalean izango da Mady Diame

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 11a, 10:30

Larunbatean Soraluzen jokaturiko kanporaketa gainditu du Zumaia Cuba Boxing klubeko boxeolariak. Euskadiko txapelketarako pauso garrantzitsua eman du garaipen horrekin.

Zumaia Cuba Boxing klubeko Mady Diamek gainditu du Gipuzkoako txapelketako proba garrantzitsua. Izan ere, lurraldeko kanporaketa jardunaldia jokatu zen joan den larunbatean Soraluzen, eta egindako borrokaldi bikainari esker, hurrengo fasera igaro da Diame. 

Gipuzkoako finala zain du orain. Hura irabaziko balu, Euskadiko txapelketarako sailkatuko litzateke.