Txirrindulari gazteek Zumaian egin dute bat, Joxe Mari Kortaren oroimenezkoan

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 9a, 16:30

Euskal Herria Torneorako lehen proba puntuagarria Zumaian jokatu dute gaur goizean junior mailako txirrindulariek. Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldekoen artean, Beñat Sainz izan da lasterketaren buruan: 31. sailkatu da zumaiarra.

Joxe Mari Kortaren oroimenezkoan bat egin dute Euskal Herriko junior mailako txirrindulariek gaur. Izan ere, Zumaian jokatu da aurtengoan Euskal Herria Torneorako puntuagarria den lehenbiziko proba.

Ia 200 txirrindulari abiatu dira 10:00etan. Saihesbidetik itzuli bat eman ondoren, lau zakila bira eman dituzte (azken bietan Iraeta barrendik, Arroa Goiara doan maldatxoa gaindituko da) eta ondoren lasterketa Zumaiatik Getariara abiatu da: Garateko gaina igo, Meagatik Oikira jaitsi, Oikia barrenetik zeharkatu eta Beduako maldatxoaren ondoren, Axular etorbidera 12:20ak aldean heldu dira lasterketaren buruan ziren txirrindulariak.

Alimco talde arabarreko txirrindulariak bikain aritu dira beste behin ere. Talde horretako Ibai Villate txirrindularia izan da helmuga zeharkatzen lehena, eta berekin batera helmugaratu dira Eleazar Jimenez eta Marco Martin ere. 

Etxekoen artean, Beñat Sainz izan da azkarrena. Hura 31. postuan sailkatu da, eta 98. eta 111. egin dute, hurrenez hurren, Iker Eizagirrek eta Danel Beristainek. Hemen ikus daiteke sailkapena.