'Pobres criaturas' eta 'Katak, la pequeña ballena', asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 9a, 09:00

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango da asteburuan Zumaiako zinema aretoan.

Bi film emango dira asteburuan Aita Mari zinema aretoan, helduentzako eta haurrentzako bana.

Gaurtik astelehenera bitartean, Pobres criaturas filma ikusteko aukera izango da Zumaian. Yorgos Lanthimos zinemagile greziarrak zuzendu eta Emma Stone, Willem Dafoe eta Mark Ruffalo aktoreek antzeztutako film hau zine fantastikoaren eta komediaren artean mugitzen da. 11 Oscar saritarako hautagaia da, horien artean film, zuzendari eta emakumezko aktore onenarentzakoa. Saioak 19:30ean hasiko dira.

Igandean, berriz, 17:00etan, Katak, la pequeña ballena animaziozko filma emango da Aita Marin. Hemen ikus daiteke haren trailerra:

Bi filmetarako sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.