Gipuzkoako boxeo txapelketarako kanporaketa jokatuko du Mady Diamek larunbatean

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 7a, 09:30
Mady Diame, ezkerrean, klubeko entrenatzaile eta buru Ruben Arredondorekin. (Zumaia Cuban Boxing)

Zumaia Cuban Boxingeko kideak Soraluzen izango du borrokaldia, 63,5 kiloko kategorian.

Gipuzkoako boxeo txapelketako kanporaketak jokatuko dira larunbat arratsaldean, 18:00etan hasita, Soraluzen. Guztira, hamar borrokaldi izango dira arratsean zehar, eta horietako batean Zumaia Cuban Boxingeko kide Mady Diame igoko da ringera. 63,5 kiloko kategorian arituko da eta Donostiako Paco Bueno klubeko Steven izango du aurkari.

Bestalde, Zumaiako boxeo klubeko kide Eliezer eta Jared Chavarria zuzenean Euskadiko txapelketarako sailkatu dire, beraien mailan aurkaririk ez dagoelako. Lehena 75 kiloko kategorian arituko da eta bigarrena 63 kilokoan.