Olinpiar Jokoetarako txartelak erakutsi dituzte surflariek gaur Donostian

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 6a, 16:15
Nadia Erostarbe, Janire Gonzalez-Etxabarri eta Andy Criere, Donostiako Aquariumean. (BAT Basque Team)

Gaur eguerdian Olinpiar Jokoetara sailkatzea lortu duten BAT Basque Team-eko surflariek –eskualdeko biez gain, Andy Criere donostiarra– Pariserako txartelak erakusteko agerraldia egin dute hedabideen aurrean. 

Nadia Erostarbe zarauztarrak, Janire Gonzalez-Etxabarri zumaiarrak eta Andy Criere donostiarrak Puerto Ricoko Munduko txapelketan Parisko Olinpiar Jokoetarako eskuratutako txartelak erakutsi dituzte. Ekitaldia eguerdi partean egin da Donostiako Aquariumean.