'Sobre todo de noche' filma emango du Ostarrenak gaur Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 7a, 08:00

Victor Iriarte zinemagile bilbotarraren filma da hau, eta 19:00etatik aurrera emango dute Aita Marin, zine forum saioan.

Drama eta zine beltzaren artean mugitzen den Sobre todo de noche filma emango du Ostarrena zine klubak gaur arratsaldez zine forum saioan. Lola Dueñas eta Ana Torrent ditu aktore lanetan. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai, 5 euroan.

Sinopsia

Vera (Lola Dueñas) gaztea zenean, ezin izan zuen bere semearen ardura hartu eta adopzioan eman behar izan zuen. Cora (Ana Torrent) gaztea zenean, bere medikuak esan zion ezingo zuela seme-alabarik izan eta adoptatuz bakarrik osa zezakeela familia bat. Biek partekatzen dute Egoz (Manuel Egozkue) izeneko haur baten ama izatearen esperientzia. Orain, bi emakumeak Portugalen elkartuko dira beren bizitzaren historia errepasatzeko eta beren patuak berridazteko.