'Putaren bakarrizketa eroetxean' antzezlana, bihar Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 6a, 18:00
Laura Penagos Rodriguez.

Franca Ramek eta Dario Fok idatzitako antzezlana, Laura Penagos Rodriguezek antzeztuko du bihar Zumaian.

Putaren bakarrizketa eroetxean antzezlana ekarriko du bihar Laura Penagos Rodriguezek Zumaiara. Antzezlan hau Franca Ramek eta Dario Fok sortu zuten eta bertsio honen zuzendaria Ainara Gurrutxaga da. Emanaldia 18:30ean izango da Zumaiako Emakumeon Etxean, eta euskaraz izango da.

Sinopsia

Emakume bat eroetxe bateko gela batean dago bakarrik, aulki batean eserita eta kameraz inguratuta, ikusten ez dugun doktore batekin hizketan. Emakumea prostituta da, eta elkarrizketan bere gistoria azalduko du. Horrela, hainbat gai azaleratuko dira, esate baterako, sexualitatea, bortizkeria, klasismoa eta feminismoa.