Euskarak kirolaren esparruan duen presentziaz arituko dira gaur Aita Marin

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 6a, 09:00
'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloko aurtengo lehenengo saioa. (Miriam Romatet)

Euskara, bestela ez gara zikloaren hirugarren mahainguruan kirolaren esparruan eta, batik bat, futbolean jarriko dute arreta. Jagoba Arrasate, Arritxu Iribar eta Ane Urkiri izango dira bertan, euskarak kirol profesionalean duen presentziaz hizketan.

Larraina euskara elkarteak udalaren laguntzarekin antolatutako solasaldi zikloaren hirugarren saioa izango da gaur, asteazkena. Oxford aretotik Aita Mari zinemara egingo du salto hitzaldi zikloak gaurko saioarekin, gai mamitsua baitakarte esku artean: euskarak kirol profesionalean eta, batik bat, futbolaren munduan duen presentzia. 

Bertan elkartuko dira Jagoba Arrasate Osasuna futbol-klubeko entrenatzailea, Arritxu Iribar Euskadi Irratiako kazetaria eta Ane Urkiri Gara-ko kirol arduraduna. Hizketaldia 18:30ean hasiko da.