Ostiralean itxiko da eskola kiroleko monitorerako ikastaroaren izen ematea

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 5a, 14:17

Eskola kiroleko monitore izateko gutxieneko prestakuntza eskatuko dute 2026tik aurrera.

Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile Ikastaroak antolatu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kirolenek eta Kirolaren Euskal Eskolak ikastetxe eta klubetan eskola adineko jarduera fisiko eta kirolean aritzen diren begirale eta entrenatzaileei zuzenduta. Ikastaro horietan Gipuzkoako edonork izena eman dezake, baldin eta 16 urte beteta baditu, eta DBHko titulua badu. Ikastaro hauetako bat egitea behar-beharrezkoa izango da 2026. urtetik aurrera eskola kiroleko monitore izan nahiko dutenentzako.

Zumaian emango da ikastaro horietako bat, apirilaren 9an hasi eta ekainaren 27ra bitartean. Jarduerak 68,5 orduko iraupena izango du eta horietatik 18 presentzialak izango dira. Azken saio hauek, presentzialak, arratsaldez egingo dira Aitzuri frontoian.

Ikastaro honetan parte hartzeko izena eman beharko dute ostirala (martxoak 8) baino lehen Kiroleneren webgunean, hemen.