Aldarria eta kirola bat eginik

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 4a, 15:00

Milaka emakumek hartu zuten parte atzo Donostian korritu zen Lilatoian. Horien artean izan zen Zumaiako ordezkaritza handia. 

Aurreko urteetan egin bezala, Zumaiako Emakumeon Etxeak talde bezala hartu du parte aurten ere Donostiako kaleetan korritu den Lilatoian. Kirola egiteko parada izan zuten, baita aldarria hiriburuko kaleetara eramateko ere.

Guztira, bost kilometroko distantzia bete zuten korrikalariek, Bulebarretik abiatu eta bidea etorbide berean amaituz. 6.200 lagunek hartu dute parte aurtengo lasterketan, eta horietatik ehundik gora Zumaiatik joandakoak.

Behin Zumaiara itzulita, nahi izan zutenek bazkaria izan zuten Emakumeon Etxean bertan.

Argazkiak: Zumaiako Emakumeon Etxea.