Haur eta nerabeei zuzenduriko irteerak antolatu dituzte udaberriko oporretarako

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 4a, 10:30
TOPIC museoa, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen zentroa.

Ludotekak eta Gaztelekuak elkarlanean antolatu dituzte irteerak, eta parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. 

Adin-tarte desberdinei zuzenduriko lau irteera antolatu dituzte Gaztelekuak eta Ludotekak elkarlanean udaberriko oporretarako. Plazak mugatuak izango direnez, aurrez izena eman beharko da horietan parte hartzeko, eta plaza baino jende gehiagok izena emango balu, zozketa bidez banatuko lirateke plazak. Ondorengoak dira antolatutako txangoak:

Ludoteka
  • Apirilaren 2an (asteartea) LH 4-6 bitarteko haurrak Adunako Zirkuola zirku lantegira joango dira, Gazteguneko kideekin batera. 

  • Apirilaren 4an (osteguna) LH 1-3 bitarteko haurrak Tolosako TOPIC txotxongilo museoa bisitatuko dute.

Parte hartu nahi dutenek, bi kasutan, Ludotekan eman beharko dute izena, martxoaren 11tik 15era. Prezioa: 10 euro. 

Gaztegunea

Gazteguneko nerabeek, berriz, hiru txangotara joateko aukera izango dute:

  • Apirilaren 2an (asteartea) Adunako Zirkuola zirku lantegia bisitatuko dute, Ludotekako haurrekin batera. 

  • Apirilaren 3an (asteazkena) Getariako Elkano escape roomera joango dira.

  • Apirilaren 4an (osteguna) Olaberriara joango dira, karting zirkuitura.

Irteera horietan parte hartu nahi duten nerabeek Gaztegunean bertan eman beharko dute izena, martxoaren 17a (igandea) baino lehen.