'Kutxartean' haur antzerkia izango da bihar eguerdian Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 2a, 17:00
'Kutxartean' antzezlaneko aktoreak. (Paraiso Antzerkia)

Paraiso Antzerkia konpainiaren lan honek pailazoen ikuskizun onenaren Feten sari entzutetsua jaso berri du. 

Paraiso Antzerkia konpainiaren Kutxartean ikuskizuna izango da bihat eguerdian, 12:30etik aurrera, Aita Mari aretoan. Zumaian asteburu honetan ikusteko aukera izango den lan honek pailazoen ikuskizun onenaren Feten sari entzutetsua irabazi berri du. Beraz, Zumaian erakutsiko de lehendabizikoz saria jaso eta gero.

Ikuskizunerako sarrera aurrez eros daitezke internet bidez sarrerakzumaia.eus webgunean, 4,10 euroan.

Sinopsia

Kutxartean ikuskizunak mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat dela iradokitzen du. Ikuskizun honek jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen du ikuslea.

Umorez beteriko istorio honetan kutxa batzuetan bizi diren bi lagunek leku ameslarietarako bidaiak imajinatzen dituzte, beraien sormen harrigarria dela eta. Beraien bizitza jolasaren, bizikidetzaren, eguneroko borroken eta adiskidetzeen artean pasatzen da.

Bartolomeus eta Komino pozik bizi dira bata bestearekin kontatzeagatik, harik eta hirugarren pertsonaia bat agertzen den arte, zeinak kutxak lapurtuko dizkien eta beste bien arteko adiskidetasuna proban jarriko duen.

Elkarrekin aurkituko dute egun batean zoriontsu izan ziren lekura bueltatzeko bidea, baliotsuena geratu zaiela ikustean: adiskidetasuna eta imajinatzeko gaitasuna.