Zumaia eta Getaria artean autobus zerbitzu berezia ezarri dute

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 1a, 13:00

Autobus geltokia Patxita Etxezarretan. (Zumaiako Udala)

Getaria eta Zarautz arteko kostako errepidea itxita dago egunotan, denboraleagatik. Mozketa horrek iraun bitartean, autobus zerbitzu berezia izango da Zumaia eta Getaria artean.

Denboralea baretu artean itxita jarraituko du Getaria eta Zarautz arteko errepideak. Dena den, mozketak iraun bitartean, lanzaderak izango dira Zumaia eta Getaria artean, Lurraldebusek jakinarazi duenez. Hemen kontsultatu daitezke ordutegiak.