Martxoaren 8aren bueltan egitarau zabala antolatu dute udalak eta mugimendu feministak

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 1a, 11:00
Martxoaren 8ko iazko manifestazioa. (Juan Luis Romatet)

Apirilaren erdialdera bitarte askotariko jarduerak izango dira, feminismoa ardatz. Udalak eta Mugimendu Feministak elkarlanean antolatu dituzte ekintzak.

Astebete baino gutxiago falta da Martxoaren 8rako. Emakumeen Nazioarteko Eguna kalera irteteko eguna izaten da, baina egun horretan bakarrik ez, datozen egunetan ere hitzordu ugari izango da Zumaian feminismoren bueltan aritzeko.

Hilerokoaren zikloaz hitzaldia eskainiko dute lehenbizi Ara! Gorputz kooperatiba feministako kideek, eta gero, Mugimendu Feministaren hausnarketa saioa izango da, 18:30ean Emakumeon Etxean.

Hona hemen datozen asteetarako antolatutako egitaraua, osorik:

Egitaraua

Martxoak 1, gaur

17:00. Hilerokoaren zikloaz elkarrekin ikasten hitzaldia, Ara! Gorputz kooperatiba feministako kideen eskutik, Emakumeon Etxean 11-16 urte bitarteko neskentzat.
18:30. Zumaiako Mugimendu Feministaren hausnarketa saioa, Emakumeon Etxean, euskaraz.

Martxoak 7, osteguna

11:00. Nire espazioa eman antzezlana, Zumaiako eskoletako ikasleei zuzenduta, Aita Mari zineman, euskaraz.
18:30. Putaren bakarrizketa eroetxean antzezlana, Laura Penagos Rodriguezen eskutik, Emakumeon Etxean.

Martxoak 8, ostirala

19:00. Manifestazioa Beheko plazatik hasita, Mugimendu Feministak deituta.
20:00. Emakumeen Eskuz Binakako Euskal Ligako finalak, Aitzuri frontoian.


Martxoak 13, asteazkena

18:00. Nola bizi duzu martxoaren 8a? gogoeta saioa, Farapi Koop. Emakumeon* Etxean, euskaraz.

Martxoak 14, osteguna

18:00. Stand up komedia: Esti Curiel, Maria Blanco, eta sorpresa gehiago, Emakumeon Etxean.

Martxoak 21, osteguna

18:30. Revisando el pasado con gafas lilas hitzaldia, Tahis Torra Burguesen eskutik. Gaztelaniaz izango da. Emakumeon Etxean.

Apirilak 17, asteazkena

18:30. Lodifobia zainetan hitzaldia, Edurne Pujana Deba, Daiteke Aholkularitza, Emakumeon Etxean, euskaraz.