'Sala de profesores' film alemaniarra emango dute asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 1a, 13:00

Oscar sarietarako hautagaia den Sala de profesores film alemaniarra emango da asteburu honetan Aita Mari aretoan.

Nazioarteko film onenaren Oscar sarirako hautagaia da Ilker Çatak-ek zuzendutako lan hau. Ostiraletik astelehenera bitartean emango dute Aita Mari aretoan, 19:30ean. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean, 5,5 euroan.

Sinopsia

Carla Nowak, matematika eta kiroletako irakasle idealista, bigarren hezkuntzako eskola batean hasiko du bere lehen lana. Eskolan lapurreta batzuk gertatzen direnean eta bere ikasle bat susmatzen denean, gaiaren muinera bere kabuz iristea erabakitzen du. Carla guraso suminduen, lankide tematien eta ikasle oldarkorren artean bitartekari lanak egiten saiatzen da, baina eskola-sistemaren egitura gupidagabeei aurre egin behar die.