Zumaiako Mugimendu Feministaren topaketa izango da bihar Emakumeon Etxean

Maria Maya Manterola 2024ko ots. 29a, 14:00
Ahaidetasunaz hitzaldia Emakumeon Etxean, iazko urrian.

Errepaso historikoa egiteaz gain, Mugimendu Feminista osatzen duten taldeek aurkezpena egingo dute beren jardunaren berri emateko. Ordu eta laurden inguruko bilkura izango da. 

Feminismoaren bueltan dabiltzan norbanako eta kolektiboak elkartzeko eguna izango da biharkoa. Izan ere, herriko Mugimendu Feministaren topaketa antolatu dute arratsalderako, eta errepaso historikoa egiteaz gain, eragile eta talde feministen aurkezpena egingo dute. Gero, tertuliatxo batekin emango diote amaiera hitzorduari. Guztira, ordu eta laurden inguruko bilkura izango da. 

Emakumeon Etxean elkartuko dira, 18:30ean. Deialdi irekia da, eta interesa duen oro bertaratzera gonbidatu dute.