Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Gaur egun influenzerrek eta youtuberrek egiten duten publizitatearekin erakartzen dituzte pertsonak"

Youssef Ahdadou 2024ko ots. 2a, 11:45

Anasi galdetu diogu Zumaiako merkataritzari buruz.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Gaur egun influenzerrek eta youtuberrek egiten duten publizitatearekin erakartzen dituzte pertsonak.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Oso ona da, orain ez dugu mugitu beharrik, ez dugu pisua hartu beharrik, eta gehienez bi egunetan ekartzen dizute etxera.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Lehen arropa herriko dendetan erosten zen, baina orain moda eta dena internetetik erosten da.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, nire ustez behar da, jendea ia ez delako etxetik ateratzen, eta jendeak lana egin dezan. Herria politago egiten du.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Interneten dauden gauzak saltzea eta ez hain garesti. Denda gehiago egon beharko lirateke.