Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Saltoki handietan dena eskuragarri dugu"

Mattin Intxaurrondo Ostolaza 2024ko ots. 2a, 11:41

Ander Intxaurrondori elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen duten jakiteko, bereziki merkataritzaren gaiari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Saltoki handietan dena eskuragarri dugulako, hasteko erosketa dena egin ahal duzu, produktu desberdin asko eta horrek gauzak asko errazten ditu.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Interneten erosten dugunean bi kliketan erosi ahal ditugu produktuak eta etxeraino ekartzen digute, komodidade handiko gauza da.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bertako merkataritzaren indargunea da saltzaileekiko gertutasuna, dendetako pertsonek aholkatu ahal gaituzte zer erosi eta zer ez.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herrietako merkataritza erabat beharrezkoa da. Alde batetik, herriari bizitza ematen diote dendek, bertako produktuak erabat beharrezkoak dira, lanpostuak sortzen ditu. Dudarik gabe oso-oso garrantzitsua da herri batentzat.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Askotan gauzarik errazena egiten dugu, saltoki handietara joan gauza gehiago daudelako edo Internet bidez erosi, baina azkenean ez zaigu ezer kostatzen denbora pixka bat hartu eta herrian bertan erosketak egitea eta herriko dendei pixka bat 'laguntzea'.