Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Dendek bizitza ematen diote herriari"

Manex Vazquez 2024ko ots. 2a, 11:35

2050ean Zumaiako merkataritza nolakoa izango den galdetu diogu Idoia Egañari.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Aukera gehiago dagoelako eta kasu askotan merkeago aurkitzen dugulako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Erosotasuna, Internetetik gauzak etxetik ahal ditugu erosi, nahi dugun orduan. Dendetan ezin dugu hori egin.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Nik uste herriko dendek gertutasuna ematen digutela, eta gainera jende ezagunari erosten dizkiogu gauzak.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Beharrezkoa bai, dendek bizitza ematen diote herriari.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Laguntza gehiago eman eta diru-sarrerak ere gehiago.