Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Tratu pertsonala du indargune herriko merkararitzak"

Eider Laskibar Aizpurua 2024ko ots. 2a, 11:11

Herriko merkataritzaren inguruan galdetu diogu Garbiñe Aizpuruari.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak? Niretzat erakargarriak ez dira, baina askotan, saltoki handietara joaten gara behar ditugun gauza guztiak bertan aurkitzen ditugulako; bai janaria, bai arropa eta beste hainbat produktu…

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Gaur egun gero eta denbora gutxiago dugulako erosketak egitera joateko. Internet bidez aukera gehiago topatzen ditugu eta prezio hobeagoak baita ere.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki  handien edo online salmentaren aldean?
Bai, noski. Tratu pertsonala du indargune herriko merkataritzak.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Niretzat bai direla beharrezkoak, herrian bertan dendak edukitzeak jende askorentzat aukera ona delako. Eta, zer ekarpen egiten dioen herriari?  Jende askok ez du herritik ateratzeko aukera handirik, beraz, pertsona guzti horientzat, ekarpen handi eta baliagarria da herrietako merkataritza.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Herriko merkataritza indartzeko bertan gehiago erosi beharra dago. Hemen, Zumaian, kirol denden aukera botatzen dut faltan.