Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Erronka zaila da, baina udaletik bono laguntzak indartu beharko lirateke jendeak herrian gehiago kontsumitzeko"

Beñat Letamendia Egaña 2024ko ots. 2a, 11:06

Jose Agustin Letamendiak Zumaia 2050ean nola ikusten duen esan digu, merkataritzari buruz hitz egin du bereziki.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Eskaintza zabalagoa dutelako eta baldintza hobeagoak.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Erreztasunarengatik. Erosketak etxetik mugitu gabe egin ditzakezu.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, normalean jende ezaguna izaten da eta bezeroari arreta zuzena eskeintzen dio, konfiantzazko harremana izaten da.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, herria janzten duelako eta herriari bizia ematen diolako, herriko motore bat da. Bizitza ematen dio herriari, gizarte harreman bat da.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Erronka zaila da, baina nire ustez, udaletik bono laguntzak indartu beharko lirateke jendeak herrian gehiago kontsumitzeko. Faltan ez dut ezer ere ez botatzen, nire ustez konpetentzia arazo bat da. Gaur egun Internetak erreztasun handia ematen du eta horren aurka egitea oso zaila da.