Edoskitzeaz arituko dira bihar Emakumeon Etxean

Maria Maya Manterola 2024ko ots. 26a, 16:30

Oihana Aizpurua Perezen eskutik, edoskitzean sor daitezkeen arazoei irtenbidea emateko gakoak landuko dituzte tailerrean. Emakumeon Etxean izango da hitzordua, bihar arratsaldean.

Haurraren oinarrizko elikadura egoki joan dadin kontuan izan beharrekoez arituko dira bihar Emakumeon Etxean. Izan ere, Oihana Aizpurua Perezen eskutik, edoskitze tailerra izango da 18:00etan, eta gai horren bueltan sor daitezkeen arazoak eta irtenbideak landuko dituzte, besteak beste, minak, zartadura nahiz lanera itzulera.