Neguko azokan zozkatutako lau erosketa bonoak banatu ditu Gertuk

Maria Maya Manterola 2024ko ots. 26a, 14:00
Argazkia: Gertu.

Hilaren 16 eta 17ko asteburuan atera zituzten herriko dendak kalera. Azokan erosketak egindakoen artean zozkatu dituzte erosketa bonoak, eta banatu dituzte dagoeneko.

Gertu merkatari eta ostalarien elkartearen parte diren dendak kalera atera ziren otsailaren 16an eta 17an. Neguko azokan erosketak egin zituzten herritarren artean 100 euroko lau erosketa bono zozkatu ditu Gertuk, eta dagoeneko jaso dituzte saridunek:

Era berean, azokara hurbildu ziren herritar guztiei eta saltokiei eskerrak eman nahi izan dizkie elkarteak.