Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Denda txiki batek zail du lehiatzea denda handi baten aurka"

Paula Odriozola 2024ko ots. 2a, 11:10

Jose Mari Odriozola elkarrizketatu dugu herriko merkataritzaren inguruan.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Denda denak bateratua daudelako, hau da, dendak bata bestearen artean hurbil aurkitzen direlako, beraz erosoagoa da saltoki haundietara joatea, bestalde merkeagoa da, dena leku batean dagoelako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Normalean internet bidez merkeago izaten da, barietate gehiago dago eta horrez gain, etxera ekartzen dizute.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, gertutasuna. Gertu dagoenean denda, erosoagoa izaten da normalean.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Azkenean beharrezkoak dira herrian, zeren eta herri bat zerbitzuri gabe eta dendari gabe herri hil bat da, azkenean bere bizi-poza ematen dio herriari.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Hori zaila da, merkatu txikia bat merkatu haundi baten arteko lehiarkortasuna. Denda txiki bat denda handi baten aurka zaila du lehiatzea azkenean prezioa handiek markatzen dituzte, merkatu txiki batek beste era batera irabazi behar izaten du bezeroa.