Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko merkataritzaren salmenta askoz pertsonalagoa da"

Nahia Aizpurua 2024ko ots. 2a, 11:08

Iratxe Albizuri elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen duten jakiteko, bereziki tokiko merkataritzaren gaiari buruz.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?                                                                                                                                   Nire ustez toki berean denetarik dagoelako bai arropa, janaria… Dena eskura daukazu.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?                                                                         Erosketa batzuk internet bidez egitea oso erosoa da, etxetik mugitu gabe erosten da eta aldatzeko edo bueltatzekoaukera daukazu, erositako produktuarekin gustura ez bazaude. Internet bidez erosten diren produktuak normalean herriko dendetan ez dira egoten janaria ez baldin bada behintzat: Eroski, Bm… Interneten aukera askoz zabalagoa duzu.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?                                                                                                        Bai, nire ustez herriko merkataritzaren salmenta askoz pertsonalagoa da, saltzaile eta herritarren artean hurbiltasuna dago, harreman zuzenagoa. Janaria begiratzen badiogu barazki eta fruituak bereziki badakigu nondik datorren produktua.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?                                                                                                                         Niretzako herritako merkataritza beharrezkoa da, herriari bizia emateaz gain, merkatariak normalean bertakoak izaten dira eta herritarren eta saltzaileen arteko harremana desberdina izaten da herrietan, hirietakoekin alderatzen badugu. Herriko etorkizuna, niretzako, bertako merkatariak emango du.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?       Herriko merkataritza gehiago promozionatu beharko genuke, eta online bidez ere promozionatu beharko litzateke jende gehiagorengana iristeko, jende gazteengana gehienbat. Zumaian gero eta denda gutxiago daude, herriak ez du nahiko zerbitzu eskaintzen: kirol arropa dendak, gazteentzako erropa dendak, mertzeri eta zapata konpontzaile gehiago botatzen dira faltan. Hobetzekotan gelditzen diren zerbitzuak indartu eta promozionatu egin beharko litzake, horrela dendari gehiago animatuko litzake Zumaian denda gehiago irekitzera eta herria aberastu egingo zen zerbitzu gehiago eskainiz.