Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Denok alfer hutsak garelako, etxeko sofatik denetarik eros dezakegu"

Markel Barroso 2024ko ots. 2a, 11:05

Manuel Barroso elkarrizketatu dugu herriko merkataritzaren egoeraren eta etorkizunaren inguruan.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Erakargarriak dira, lokal berean denetarik dugulako, denda guztiak leku berean daudelako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Denok alfer hutsak garelako, etxeko sofatik denetarik eros dezakegu.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Argi eta garbi ditu indarguneak, tokiko merkataritzan ezagutzen zaituztelako. Gainera, tokiko merkataritzan gomendioak ematen dizkizute, familiartekotasuna dagoelako.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Jakina, beharrezkoa da, herriari bizia ematen diolako, dirua ematen diolako, irabaziak trukatzen dituelako...

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Galdera hori ezin dut erantzun, baina uste dut ezin dugula ezer egin.