Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Internetez erosteak, herriko saltzaile-erosle harremana galarazten du"

Baleike 2024ko ots. 2a, 11:03

2050. urtean Zumaia nola aurreikusten duen galdetu diogu Iñaki Sorazuri, herriko merkataritzari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Oraingo egoera saltoki handietan gauzak erostera joatekoa da, zergatik da hori, leku berdinean daudelako kontsumoa eta asialdirako aukerak, eta baita ere, arlo guztitako komertzioak, arropa, osagaiak, janaria, asialdia, jatetxeak. Eskainitza guzti horiek edukiz gero, jendea leku horretara arratsalde pasa joaten da, aprobetxatzen du gauza bat erosteko eta agian gero zinemara joaten da edo bertako jatetxe batean gelditzen da bazkaltzen. Gainera, leku horiek duena, zera da, enpresa handiak direnez prezioak askoz merkeagoak izaten dira.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Adin handiko jendea, lehengo jendea, ohituta dago herriko dendetan erostera, baina oraingo gazteak ez daude horretara ohituta, oraingo teknologia berriekin, internetetik erostera daude ohituta, bertan marka guztiak daude, eta hainbat plataformetan daude ikusteko zer dagoen modan, jendeak zer eramaten duen… Horrek bi gauza ditu, bat ona eta bestea txarra. Bat da erreztasuna daukazula etxetik irten gabe erosteko, eta bestea da ez dakazula herriko dendariekin harreman hori, ikusteko zer arropa, ikutzeko kalitatea, bertan edo etxean probatzeko, gaizki edukiz gero aldatzeko…

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Lehenago esan bezela, herrian erostearen alde ona dagoen konfiantza da, eroslea eta saltzailearen artean, adibidez arropa mailan, saltzaileak lagundu egiten dizu zer gelditzen zaizun ondo tailaren aldetik, bere iritzia ematen dizu, eta arropa bueltatzekotan konfiantza eta erreztasuna daukazu egiteko. Internetetik erosten baduzu, bertako argazkiaz eta jendeak idazten dituen iritziaz fidatzen zara, eta gero gaizki baduzu, edo gustatzen ez bazaizu arazoak dituzu erositakoa bueltatzen.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Egia esanda, herriko merkataritza sustatzea oso garrantzitsua da, ikusten ari gara ez Zumaian bakarrik herri guztietan, nola betiko dendak ixten ari diren, eta egia esanda ari da herria gelditzen ia ia bakarrik lo egiteko herri bezala. Ohitzen ari gara leku handietara joaten erostera edo internetez erostera, eta egia esanda herriko denda horiek bizitza ematen diote herriari. Azkenean, herriko denda guztiak, lokal guztiak itxita ikusten badituzu tristura handia ematen du. Hasieran aipatu bezala, baldin badaukazu saltzaile ezagun bat eta berak laguntzen badizu aukeratzen zer daukazun ondo zer iruditzen zaizun, eta aldaketak egiteko erreztasun hori. Neretzat oso garrantzitsua da herrian arlo denetan, erostea, badakigu erosoagoa dela kanpoan erostea baina herriko jendeari lana eman behar diegu eta jateko eman behar diegu. Bestela gero kexatu egingo gara Zumaian ez dagoela ezer ez.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Guda hau oso zaila da, prezio mailan eta zenbat produktu daude aukeran, azkenean, saltoki handietan askoz ere aukera gehiago daukazu, ikusteko zer dagoen marka gehiago eta plataforma gehiago. Baina esan bezela, garrantzitsua da herrian dirua lagatzea, herriko dendak arazo handiak dituzte irekita jarraitzeko gehienbat prezio arazoengatik. Horregatik egoten dira, dendariengandik hainbat eskari udaletxeari prezioak gutxitzeko, ofertak, promozioak… Baina garrantzitsuena jende arteko tratua, azkenean internetetik erosita tratu hori galtzen ari garela konturatzen ari gara. Adibidez, lehen denak telefonoz hitz egiten genuen, eta orain dena Whatsapez eta komertzioarekin berdin berdin gertatzen ari da, ez badugu sustatzen herriko komertzioa galtzen joango da eta herria ere bai.