Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herrietan merkataritza egotea beharrezkoa da"

Jon San Juan 2024ko ots. 2a, 10:51

Herritarren iritziz Zumaia 2050ean nolakoa izango den jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu. Amaia Odriozolari tokiko merkataritzari buruz galdetu diogu.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Saltoki handietan denda txiki ugari asko egoten dira, eta azkenean herri txikietan baino aukera gehiago egoten da aukeratzeko.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Internetez erostearen abantaila handiena erosotasuna da, azkenean zauden tokitik eta momentuan erosten duzu inora joan gabe eta zure etxetik irten gabe.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Azkenean herriko dendetan erosteak gertutasuna daukazu, bertako jendea ezagutzen duzu eta konfiantza daukazu bertako jendearekin. Gertutasun hori online salmentan ez daukazu.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herrietan merkataritza egotea beharrezkoa da. Herriari bizipoza ematen dio eta bertako saltzaile eta jendearentzako ekonomikoki lagundu egiten dio. horregatik uste dut herrietako merkataritza bultzatzea behar beharrezkoa dela.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Herriko merkataritza indartzeko beharrezkoa da jendea herri bertan eta herrian daukagun dendetan erostea bultzatzea, eta horretareko merkataritza eta dauden dendak ugaritzea eta aukera gehiago eskeintzea beharrezkoa dela iruditzen zait.