Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Erosotasuna ematen digute eskura erosi behar ditugun gauza guztiak edukitzea"

Iraia Perez 2024ko ots. 2a, 10:49

Herrietako merkataritzari buruz hitz egiten egon gara Eider Irigoienekin etorkizunean Zumaiko merkataritza nolakoa izango den jakiteko.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Erosotasuna ematen digute eskura erosi behar ditugun gauza guztiak edukitzeak; adibidez, arropa erosi behar badut eta elikagaiak erosi behar baditut, eta arratsalde batean haurrekin pasa behar badut eguraldi txarra egiten duelako. Izan ere, aukera ematen dit janaria erosteko, zinemara joateko, arropa berria erosi eta etxera osorik etortzeko.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Nire kasua ez bada ere, egia da jendea online erosteko ohitura hartzen ari dela, etxetik mugitu behar izan gabe eskaera egiteko erraztasuna ematen duelako, etxera ekartzen dutelako eta ez duzulako enbarazurik egin behar dendara sartzean ere itzulketak egiteko ilarak jartzean.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Saltoki handietan indarguneak ditu. Adibidez, arropaz ari bagara, badira low cost markakoak diren marka garrantzitsuak, non herrietan ezin zaren sartu, kalitate hobeak izan ditzakezu, baina arropak garestiagoak dira. Elikagaiekin ez dago hainbesteko alderik. Denda batera oinez edo autoz joan behar badut, merkataritza-gunean pisua kargatuz, eguna pasatzeko aprobetxatuko dut, eta, gainera, autoarekin joaten banaiz, ez dut pisua kargatzen ibili behar. Gainera, gaur egun, aste barruan askok dugun lan-erritmoarekin eta bizitza sozialarekin ezin dira erosketak egin, orduan asteburua aprobetxatzen da.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herriko merkataritza ordutegiaren arabera beharrezkoa bada, ez da bateragarria pertsona batzuekin, eta beste batzuentzat, berriz, beharrezkoa da erretiratuta dagoen jendea edo herrian lan egiten duen jendea, eta ordutegi horiekin bateragarria bada eta eguneroko erosketak herriko denda txikietan egin behar badituzte. Hori desagertuko balitz, azkenean autoa eduki behar duzu, lekuz aldatu, gauzak egiteko denbora gehiago. Merkataritza-guneak ere baditu desabantailak.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue falta, zer hobetu beharko litzateke?
Bada, nik gaian aditua izan gabe ikus nitzakeen aukeretako bat, eta irtenbide ona izan liteke herri barruan merkataritza-gune txikiak egitea, lokal edo industria-pabiloiak erabiliz, non denda txikiek lokal bat irekitzeko aukera izango duten eta, horrela, guztiak esparru batean egongo diren, eta horien barruan zinema ere jar daitekeen, herriko merkataritza-gune bat balitz bezala.