Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko merkataritzak daukana da gertutasuna eta konfiantza"

Iosu Tapia 2024ko ots. 2a, 10:45

Iñigo Tapiarekin elkarrizketa hau egitea erabaki dugu. Herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen duten jakin nahi dugu, bereziki merkataritza gaiari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko, zergatik dira hain erakargarriak?Dena eskura daukazulako, dena leku batean erosi dezakezulako. Adibidez arropa erosi nahi baduzu, kirola egiteko zeoze erosi nahi baduzu edo jateko zeoze erosi nahi baduzu leku batera joan eta dena bertan dukazu.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu, Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Dena eskura daukazulako telefono mugikor edo ordenagailu batean. Agian herriko dendetan ez dauzkate zuk nahi dituzun gauza “arrarorik” edo gutxitan erosten diren produkturik.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, herriko merkataritzak daukana da gertutasuna eta konfiantza. Adibidez: zu joaten bazara dendara oinetako batzuk erostera eta probatzen hasten bazara eta ez badago zure neurrikorik herriko merkatariak esango dizu lasaitzeko eta hurrengo batean ekarriko dizkizula edo beste norbaiti opari bat egin nahi badiozu (arropa bat erosi nahi badiozu) merkatariak esaten dizu horiek eramateko, probatu ditzala eta gehiena gustatzen zaiona hartzea eta besteak itzultzea. Eta hori, adibidez, konfiantzak egiten du; imaginatu joaten zarela beste herri bateko denda bater,a ba han ez duzu edukiko zure herriko merkatariarekin duzun konfiantza berdina.

 

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, beharrezkoa da, imagina dezazu dendarik edo tabernarik gabeko herri bat, herri hila izango litzake edozer gauza egiteko, edozer erosketa egiteko beste herri batera joan beharko zinateke, orduan herria geratuko zen bakarrik lotarako eta bizitza osoa galduko luke.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Bi ikuspegitik ikusiko nuke. Alde batetik, erosle bezala kontzientziatu beharko genuke erosleak herriko merkataritza egotea nahi badugu herriko merkataritza babestu egin behar dugula eta bertako dendetan erosi behar dugula, ze bestela herriko dendak itxi egingo dute eta itxitzen badute, lehen esan dudan bezala, herria hila geratuko da. Eta bestetik merkatariaren ikuspegitik beraiek ere pixka bat modernizatu beharko lirateke eta agian dendetan eskaintzen duten hori eskaini beharko luketela interneten sistema hibrido bat bezala (gauza batzuk denda bertan eta beste batzuk internet bitartez eskatzeko moduan).