Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Dendek herriari bizitza ematen laguntzen dute eta herritarrei lana"

Xabier Olaizola 2024ko ots. 2a, 10:41

Igor Olaizolari elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, herritarrek inguruko merkataritza nola irudikatzen duten jakiteko, salkoki handi eta txikien arteko erlazioaren inguruan, batez ere.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Toki berdinean erosketa mota desberdinak egiteko aukera ematen dutelako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Ordutegia eta aukera zabala eskura, edozein momentutan.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Tratu pertsonala, kalitate hobea eta ingurumenari begira kotxe erabilera gutxitzen dute.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, herriari bizia ematen laguntzen diote eta herritarrei lana.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Herriko merkataritzak ere online zerbitzua ematea. Eta hobekuntza bezala, erosketak orduz kanpo jasotzeko aukera, etxez etxeko banaketa zerbitzua, jasotzeko puntua edo armairu elektroniko bat.

Zuen etxeko erosketa ohiturak aldatu al dira azken urtetan?
Bai, herrian gehiago erosten dugu, edo inguruko herrietan, saltoki handietako erosketak gutxitu ditugu, eta online erosketa kopurua gutxitu, garraio kutsadura gutxitzekotan.