Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko dendetan bertako produktuak saltzen dira eta konfiantzako dendariak daude"

Baleike 2024ko ots. 2a, 10:39

Herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen duten jakiteko hainbat elkarrizketa egin ditugu. Kasu honetan, Idoiari galdetu diogu, herriko merkataritzaren inguruan.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Publizitate handia egiten dute, leku berdinean aukera asko dagoelako eta oferta gehiago eskaini dezakete.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Etxetik atera gabe produktuak erosi ahal ditugulako eta denda fisikoan ez dauden produktuak interneten bidez aurkitu ahal ditugulako.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Ingurutasuna dagoelako, bertako produktuak saltzen direlako eta konfiantzazko produktuak eta dendariak daudelako.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Niretzako oso garrantzitsuak dira, bizia eta aberastasuna ematen diote herriari, oso beharrezkoak dira.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Zaila da internetik ez erostea, baina poliki poliki konturatu behar gara herrian bertan erostearen abantailaz, ekonomia zirkularra, lanpostuak, aukera gehiago egongo litzateke, bizitza gehiago kaletan, harremanak. Niretzat dena abantailak dira.