Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Dendek herriak bizirik mantentzen dituzte"

Elene Loyola 2024ko ots. 2a, 10:36

Iban Loyola elkarrizketatu dugu, jakin nahi dugulako herritarrek zer iritzi daukaten herriko merkataritzaren egoeraren eta etorkizunaren inguruan.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Produktu desberdinen aukera zabala dagoelako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Berriz ere, eta aurreko galderan erantzunarekin lotuta askoz ere aukera handiagoa dugulako, eta bigarrengoz prezioetan alde handia dago, baina batez ere produktuen zabaltasuna.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Dendariaren jakintza baliatzea aukera on bat egiteko. Horrez gain, herriko dendetan produktua probatzeko aukera nabarmenduko nuke.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai beharrezkoa da, herriak bizirik mantentzen dituzte nolabait. Gehienetan, herrikoen negozioak dira eta bertatik bizi dira, horri esker etorkizun bat edukiko du familia horrek, eta pentsatzen dut guk gastatu dugun diru hori ere herrian gastatuko duela, zirkulua itxiz.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Nik uste indartzeko aukera bakarra dinamizatzea izango zela, jarduera diferenteak egin, ouletak, azokak eta abar. Era horretako gauzak, eta gero sektore pribatu bat izanda beraiek ikusi beharko lukete, laguntzako bonoak eta gabonetako gauzak, ondo etortzen dira; baina, berriro diot, sektore pribatua izanda, beraiek bultzatu beharko lituzkete aukera desberdinak.