Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Internet erosoagoa da, edozein ordutan eros dezakezu"

Anne Saizabal 2024ko ots. 2a, 10:34

Elene Lazkano elkarrizketatu dugu, herriko merkararitzaren egoerari buruz duen iritzia ezagutzeko.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Saltoki erakagarriak iruditzen zaizkit  eremu batean denda asko ditugulako, denetarik ahal dugulako erosi, bai zapata pare bat edo elikagaiak, eguraldi txarrarekin errezago da joatea eta erosketa guztiak bertan egitea.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Egia esanez erosoagoa da, edozein ordutan ahal duzu edozer erosi, askotan joaten zara denda batera eta ez duzu zure neurriko arropa aurkitzen. Internetez aukera guztiak daude bertan, baita ere, askotan denda bat likidatu behar dutenean eskaintza hobeak dituzu. Aukera handiak dituzu internetez erostean.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Niri herriko merkataritzan erostea gustatzen zait, herriko jendeari lagundu egiten diozulako; baina, egia da Zumaiko kasuan, askotan ordutegiak ez direla betetzen eta, amorrua ematen dizula, atean ordu bat jartzea, gero joatea eta, itxita aurkitzea. Baita ere, herrian ez dago hainbesteko aukera, gauza asko falta dira eta, era berean, askoz garestiago da interneten edo saltoki handietan baino.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nik uste dut herriko merkataritza beharrezkoa dela. Batez ere, badago jendea ez daukana ohiturarik internetez erosteko edo herritik mugitzeko gauzak erosteko. Beraiek ere behar dute beraien zerbitzua. Baita ere, eguneroko erosketak egiteko herriko merkataritza behar dugu. Onek herriari aberastasuna ematen dio, eta, kanpoko jendea etortzen denean beraiek ere merkataritza behar dute.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Herriko merkataritza indartzeko ordutegia errespetatu egin behar da, eta, ahal bada ordutegi zabalago bat jarri obeago, ordutegi bat jarri eta gero ez betetzeko orretarako ez jartzea ezer, askotan etortzen zara lanetikan eta dena itxita dago, lanera joan baino lehen ere dena itxita dago, orduan ordutegia handitu egin beharko lukete. Gaur egin denda gehienak hirietan edo saltoki handietan ez dira izten, berriz, Zumaian aguardian itxi egiten da, eta, ordu gutxiago daude irekita, era berean, presioak getxi egin beharko dituzkete, difentzi handia egoten da presioan herriko merkataritzan erosi edo saltoki handietan, hirietan… erostearekin, beraz nik uzten det gauz horiek aldatu beharko lituzkete.