Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Oso pozik nago hemen dauden dendekin, nahikoa dira gure beharrak asetzeko"

Dunia Benslaiman 2024ko ots. 1a, 12:28

Saida Benslaiman elkarrizketatu dugu, Zumaiako merkataritzari buruz.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Azkenean, barietate gehiago dago, eta horrek onura gehiago ematen dizkigu erosi nahi dugunean edo produktu bat bilatzeko orduan.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Nik ez dut erosketa askorik egiten Internet bidez une honetan, baina gogoratzen naiz herri honek behar zituen denda beharrak ez zituela sentitzen nuela, orduan online erosten hasi nintzen, baina behin Zumaiara ohitu, eta online erosteari utzi nion. Azkenean Bartzelona bezalako hiri handi batetik herri txiki batera aldatzea asko nabaritzen da.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Alde batetik askoz politagoa iruditzen zaidala familian legatu bat hasten duten denda txiki horiek, eta, azkenean, hori da herriak kulturalizatzen duena. Eta beste aldetik ere ulertzen dut enpresa handiek dena ematen dizutela erretiluan, hau da, gauzak asko errazten dizkizute.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nire ustez, herrien merkataritza beharrezkoa da; azken finean, herriei bizia ematen dietenak dira, ez baita gauza bera dendarik gabeko herri bakarti bat edo dendaz betetako bat ikustea. Nire ustez, loradenda batek bizitza ematen dio kale bati, kale bat bera gabe imajinatu, ez baitzen distirarik edo magiarik egongo. Eta dendak edukitzean jende gehiagok etorri nahi du erostera eta ekonomikoki Zumaiak gora egiten du.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Ea, egia esan, ez nuke jakingo kasu honetan esaten, azkenean online denda handietan gehien erosten dena markako arropa da, eta Zumaiak ez duela horrelako dendarik izango, hain herri txikian oso arraroa izango litzatekeelako, beraz, ez dakit. Ni, egia esan, oso pozik nago hemen dauden dendekin. Azkenean, nahikoa dira gure beharrak asetzeko.