Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Kontsumitzailearen mentalitatea aldatu beharko litzateke"

Telmo Mangas 2024ko ots. 1a, 12:26

2050. urtean Zumaia nolakoa izango den, zer aurreikusten duen esan digu Mikel Mangasek: Herriko merkataritzari buruz galdetu diogu.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Denda asko batera daudelako seguraski, baina, niri ez zaizkit erakargarriak iruditzen; nahiago dut komertzio txikia, eta lokala.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Interneteten dena lor dezakegu, eta herriko denda baten, dagoenera moldatu beharra duzu.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Dudarik gabe, gertutasuna eta eman daitekeen atentzioa.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herri bat merkataritzarik gabe hil egingo litzateke, askoz gutxiago sozializatuko litzateke.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Ez da erraza, kontsumitzailearen mentalitatea aldatu beharko litzateke eta aukera hau aprobetxatzen ikasi.