Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko dendan erosten dugunean, komunitatea sustatzen dugu eta tokiko ekonomia indartzen laguntzen dugu"

Julia Pages Peña 2024ko ots. 1a, 12:18

Lucia Peña Iruretak merkataritzari buruzko galdera batzuk erantzugo dizkigu gaurko egunean.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Hainbat arrazoiengatik da. Aukera askoz gehiago ditugulako produktu eta beharrezko gauzak bertan erosteko.  Bestalde, esperientzia fisikoak ere eskaintzen dituzte, hala nola produktuak probatzeko aukera eduki gabe online erosten baditugu.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Internet bidez erosterakoan aukera gehiago ditugulako gure gustuko produktuak aurkitu eta merkeago erosteko. Produktuek kalitatea ere ba dutelako. Hala ere, herriko dendan erosten dugunean, komunitatea sustatzen dugu eta tokiko ekonomia indartzen laguntzen dugu.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Herriaren biziraupena berrmatzen du, lanpostuak sortzen ditu eta tokiko ekonomia indartzen du. Horrez gain, herritarrei aukera ematen die beren ongizatea hobetzeko eta kultura komunitarioa bultzatzeko.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herrietako merkataritzak saltoki handien eta online salmentaren aurrean nazioarteko merkataritzaren erronkak ditu. Baina teknologia erabiltzeak eta digitalizazioak bultzatuta, herritarrak tokiko saltokiekin elkartzea eta online plataformetan erosketak egitea sustatzen duen eredu bat garatu daiteke.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke? Komunitatearekin elkartasuna sustatu, sormena bultzatu eta teknologia berrien aukerak onartzea garrantzitsua da. Online plataforma batzuk erabiliz, tokiko saltokiak sustatu daitezke, adibidez.