Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Beharrezkoa da bertako merkataritza izatea edozein gauza eskura izateko"

Julene Berasategui 2024ko ots. 1a, 12:15

Eli Corteseri elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen duten jakiteko, bereziki herriko merkataritzaren gaiari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Herrian aurkitzen ez dugun guztia aurkitzen dugu, adibidez, kirol zapatila batzuen bila goaz eta herrian ez dago, baina saltoki handietan kirol zapatilak eta beste gauza asko aurki ditzakegu.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Interneten erostearen abantailak, nahi duzuna eskatu dezakezula eta 2-3 egunetan jasotzea etxean. Herrian gutxiago erosten da produktu zehatz baten bila zabiltzalako eta askotan herriko denda batean ezin dugulako aurkitu.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Herriko dendetan erostearen alde positiboa unean bertan duzula da; aldiz, online erosten baduzu, denbora-tarte bat behar duzu eskatutakoa etxera iristeko.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Beharrezkoa da bertako merkataritza izatea edozein gauza eskura izateko, larrialdiren bat gertatuz gero. Herriari, berriz, gero eta denda gehiago falta zaio, ondorioz, herrian mugimendu gehiago egongo zen.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Tokiko merkataritza indartzeko, gehiago erostea beharko litzateke, zeren, azkenean, erosten ez badugu, tokiko merkataritzak ezin baitu gauza berririk ekarri. Hobetzeko falta dena dendetarako leku gehiago eta saltzeko produktu gehiago izango litzateke.