Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Zenbat eta merkataritza gehiago izan, orduan eta jende gehiago mugituko da herrian"

Aimar Sendino 2024ko ots. 1a, 12:00

2050. urtean merkataritza nola egongo den herrian azaldu digu Nerea Morak. 

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?
Izan ere, askoz artikulu barietate handiagoa dago, eta prezioak beti ekonomikoagoak izaten dira hainbeste barietate ikusten denean.

Interneten bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Lehenik eta behin, bitartekorik ez dagoela, horrek produktua merketzen du; eta bigarrenik, gaur egun, egun batean edo bitan produktua etxean daukazula eta ez duzula inora joan beharrik.

Indargunerik edo bereizgaririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Herri batean zenbat eta merkataritza gehiago izan, orduan eta jende gehiago mugituko da herrian.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nere ustez bai. Herri bat merkataritza gabe ez litzatekeelako herri bat izango.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Lehiakortasun handiagoa egotea prezioei dagokienez, azkenean herriaren prezioa beti delako edozein saltki handirena baino garestiagoa, eta, azkenean, lekuz aldatzera behartzen zaitu, badakielako ekonomikoagoa dela herritik kanpo irteten bazara.