Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Online salmentaren abantaila bakarra da klik bat egin eta erositakoa etxean daukagula"

Urko Arakistain 2024ko ots. 1a, 11:26

Asier Arakistain zumaiarrari herriko merkataritzaren inguruko elkarrizketa hau egin diogu.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Azkenean toki bakar batean denetarik aurkitzen delako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Abantaila bakarra klik bat egin eta erositakoa etxean daukagula da, baina beste guztia desabantailak dira.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, azkenean herriko merkataritza gertuko merkataritza da, gertuko lanpostuak sortzen dira eta herriari bizia ematen diote.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, azkenean herri bizi bat da eta merkataritza egonez gero jendea egongo da kaleetan eta horrek herri izaera bat mantentzen du.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Ba joerak aldatu eta erosketak herrian bertan egitea.