Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Nik ez dut sekula erosi internetetik"

Unax Urbieta 2024ko ots. 1a, 11:24

Xabier Urbieta elkarrizketatu dugu herriko merkataritzaren inguruan: saltoki handiak, Internet bidezko salmenta eta hobetu beharrekoak.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?
Oso egokia delako gauza askotako. Aurrenengo gauza, kotxean joan eta aparkatzeko arazorik ez; aukerak erosteko, nahi duzun edozer gauza erosteko aukerak; eta gero, prezioak ere modu egokian.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Nik ez dut sekula erosi internetetik.Ni herriko komertzioaren alde nago eta ala segi dezala.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai badauka, gertutasuna eta tratua, erosten duzunean beste tratu bat egoten da.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, neuretzat derrigorrezkoa da, herriari bizitasuna ematen dio, bestela Frantzia iparraldean bezala gertatuko da, herriak hilda, bizitasuna ematen dio.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Alde dauka gertutasuna lehen esan dudan bezala. Zer falta duen? Aukerak, joaten zara saltoki handietara eta aukera gehiago dauzkazu.