Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Beste herri batzuekin edo online salmentarekin alderatuta, tokiko merkataritza ez da ezertan nabarmentzen"

Taha Namouri Fadli 2024ko ots. 1a, 11:22

Abdelhadi Namouriri elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen dute jakiteko bereziki merkataritzaren gaiari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak? Barietate asko dagoenez prezioetan eta produktuetan, lagundu egiten digute gure egunerokotasuneko beharrak aukeratzen.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Zumaiako dendetan ez dauden gauzak egoteaz gain, denbora eta dirua aurrezten da.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Beste herri batzuekin edo online salmentarekin alderatuta, tokiko merkataritza ez da ezertan nabarmentzen, hau da, ez du indargunerik.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Oso beharrezkoa da, normalean herrian erosten baititugu beharrezkoak diren gauzak, eta ez da beharrezkoa kanpora joatea.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Herriko dendek eta negozio txikiek produktu gehiago ekarri beharko lituzkete eta prezioekin apur bat gehiago jokatu, zentzuzkoak izan daitezen.